Gaurkoan nire blog berriari ongi etorria ematen diot. Blog honetan añorgatar xume baten iritzia irakurtzeko aukera izango duzu irakurle. Bertan gure gizartearen inguruko nire iritzia izateaz gain, hain ezezaguna den Euskal Herriko zonalde txiki baten historia ere kontatzen joango natzaizue, hau da nire herriko historia.
Añorga, askorentzat Cementos Rezola lantegiaren alboan dauden 3 etxe horiek dira, beste batzuentzat Donostialdeko futbol talde bat da, baina Añorgatarrontzat Añorga ez dira ez 3 etxe ezta futbol talde bat bakarrik, alkatetzarik gabeko herri bat da. Auzo bezela jaioa, gutxinaka gutxinaka herri sentimendua areagotzen joan dena da, non bertoko biztanleek geroz eta barneratuago duten auzo honek ideosinkrasia berezia duela.
Baina guzti hau ondorengo egun, hilabete zein urteetan joango naiz pittinka pittinka jorratzen, guztiok Añorga gertuago ikus dezazuen eta bertoko ideosinkrasia berezi hori ezagutzen joan zaitezten.